Bruno
Bruno 32 urteko gazte atsegina da. Dagoeneko badira lau urte parke eta lorategien zaintza-enpresa batean lanean ari dela.
Bere historialean irakur daiteke 7 urte zituela “X ahula”-ren sindromea diagnostikatu ziotela; beti laguntza eta errefortzua jaso izan ditu bere ikasketetan ikastetxeko Gela Berezira joaten zelarik.
Orain egin zaion ebaluazio psikologiko eta sozialaren arabera Brunoren adimen-funtzionamendua batezbestekoarena baino baxuagoa da (59ko adimen-kozientea du,
batezbestekoarena baino baxuagoa 70tik beherakoa jotzen delarik). Inguruneari egokitzeko bere gaitasunari dagokionez, eguneroko etxeko kontuetan agertzen zaigu bakarrik nolabait mugatuta, eta honetan bere amak hartzen duen arduraren (elikatze-,janzte- eta eroste-lanetan) eragina nabarmena da. Gainerako gaitasunetan ez du zailtasun berezirik adierazten: burujabetasunez mugitzen da hirian zehar, osasunarengatiko ardura erakusten du, asteburuetan bere lagun taldearekin irteten da, berak erabakitzen du aisialdian eta eguneroko bizitzan zer nahi duen egin…
Brunoren egokitze-gaitasun guzti hauek baloratu ondoren, Brunori ez zaio adimen-atzerapen (edo urritasun) diagnostikorik eman. Bruno ez da “atzeratua”…bere funtzionamendu intelektuala gaur egun batezbestekoarena baino baxuagoa bada ere.
Marisol
Marisol 21 urte dituen gaztea da eta Down sindromea du. Txikitan mugitze-, hitz egite- eta ikaste-zailtasunak zituela, beti Laguntza Geletan ibili izan da, logopeda saioetara ere eskolatik kanpo joaten zelarik. Orain dela gutxi bere lan-jarduera norantz bideratu jakin nahian egin zaion ebaluazio baten arabera, bere adimen-kozientea 65koa da. Inguruneari egokitzeko ahalmenari dagokionez, Marisol ondo moldatzen da ohiko hezkuntza-edukiekin: irakurri, idatzi eta kalkulu eragiketak arintasun dezentez egiten ditu; halaber, trebe agertzen da eguneroko jarduera oinarrizkoetan, eta bere aisialdian lantzen dituen zenbait zaletasun ere baditu: telebista ikusi eta musika entzun. Hala ere, Marisolek zailtasun nabarmenak ditu hainbat eremutan: Komunikazio momentuan ez du lortzen hau garbia izatea, eta askotan ez du esaten zaiona ondo ulertzen; hirian zehar ez da gai bakarrik ibiltzeko, ezta bere etxe inguruan ere. Arreta berezia eskatzen du osasunari dagokionez: arrisku gehienak ez ditu aurreikusten, horien artean
trafikoarena. Izugarrizko zailtasunak ditu erabakiak hartzeko eta, oro har, bere ekintza guztiak planifikatzeko. Marisol ezagutzen dutenentzat, begi-bistakoak dira ingurune físiko eta sozialarekin harremanetan jartzeko dituen zailtasunak.
Marisoli adimen-atzerapen (edo urritasun) diagnostikoa egokitu zaio. Marisol “atzeratua” da… bere koziente intelektuala Bruno baino zertxobait altuagoa bada ere.
Kasu bi hauek ikusi ostean,autonomoak direla, bata bere zailtasunekin eta bestea beste zailtasunekin, utzi behar diegu autonomia pixkat gauzak egiterako orduan, horrela akatsak edo txarto egiten baldin badute, azkenean hainbat bider ondo edo laguntzarekin eginda ikasiko dute bakarrik egiten. Batzuetan pertsonak ez dira autonomoak, hoiekin bai lagundu edo eraman behar diegu, baina ahal dutenentzat libre utzi behar diegu, bai lan orduan, bai kaletik ibiltzen, ....
No hay comentarios:
Publicar un comentario