lunes, 1 de abril de 2013

Experimentation asteak

Bi aste hauetan Ikastetxearen Antolakuntzan eta Eskola Inklusioboaren Oinarriak elkartu dira Experimentation asteak egiteko. Hasieran, nire taldea galduta zegoen ez genekielako zer egin behar zen eta galdetzen genion beste taldeei, haiek gu bezala, ideiarik ez. Azkenean, lortu genuen ulertzea eta hasi ginen pentsatzen ze gairekin hasiko ginen lan egiten. Gure kasuan, proiektua umeekin lantzeko. Proiektu honetan pentsatu genuen umeak protagonistak izateko, hau da, elkarlana sustatzeko, eraldatu genituen gauza batzuk, ume etorkinak eta behar bereziko umeak kontuan hartuta.

Proiektu honetan,  irakasleak lehenengo asanbladan behin eta berriro azalduko die umeei zer egingo den, nola egingo dugun,... gero arazoak ez egoteko, 5 urteko umeekin egiteko zaila delako.

Umeak irakasle laguntzarekin gai bat aukeratuko behar zen, gai horretako informazioa bilatu behar dute, horretarako klasea talde txikitan banatzen da. Talde bakoitzak gai horri buruz informazioa bilatuko du, informazio horrekin zerbait sortu behar dute, gero besteei erakusteko.

Umeek gai izan behar dira, proiektu honetan transmititu diren arauak eta baloreak bere bizitzan ezarri behar dituzte. Gai hau lantzeko HIPI, aholkulari, orientatzaile,... laguntza behar baldin bada, egongo da.

 Amaierako asanbladan talde txikietan pentsatuko dute zer ikasi duten ondo atera den,... gelo klase osoan esateko eta irakasleak baloratu dezan.

Lan hau burutzeko umeek hainbat estrategia erabili behar izan dituzte,

- Elkarrekintzaren norabideaz informatzea: “Honen ondoren
hauxe egingo dugu”...

-  Ikasleen ekarpenak irakaslearen diskurtsoan txertatzea.
Ikasleen ekarpenak, literalki, parafraseatuz edo birfomulatuz eranstea.
( estrategia honetan azpimarratu behar den alderdia motibazioarena
da, estrategia honen bidez irakasleak egindakoa onartuz prozesuan
aurrera jarraitzea bultzatu nahi du).


- Ezagutza partekatutzat hartzea. Ikasgelan irakaslea eta ikasleak
burutzen ari diren ekintzei batera egiten ari direla erakustea “gu”;
“gure”...


- Ezagutza berriak jasotzen eta bereganatzen laguntzeko
estrategiak Estrategia honen helburua ondoko hau da: Ikasleek gero
eta irudikapen aberatsagoak, konplexuagoak eta edukien bertsiotik
hurbilagoak lortzea.


- Ikasleen ekarpenak berriz elaboratzea. Ikasleek egiten dituzten
ekarpenak antolatzea, zuzentzea eta zehaztea.


- Izen zientifikoak edo arautuak ematea (metahizkuntza)


- Hizlarien erreferentzia ikuspuntua aldatzea: aztertzen ari den
objektua identifikatzeko eta arreta fokalizatzeko.


- Adierazpen batzuren laburpena egitea
 

- Sintesiak egitea

- Ikasitakoaren aplikazioa bideratzea



1 comentario:

  1. Eskertzekoa da egin duzun ahalegina hemen egindako experimentation errealitatean kokatzean, baina ñabardura gehiago izango balu...erdi bidean geratu zara.
    Izan kontutan honakoa elkarrizketa sustatzeko, bertatik ikasteko eta taldeka zein bakarka lantzeko edozein proiektu edo egitasmo.

    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmWWhYVGlNbHdwUEk/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar