Nire ustez behar bereziak dituztenak atentzio behar dute, txikiak direnean eskolak laguntza eskaini behar die behar dutenerako, hau da, klase aparte ematea edo klasean bertan. Komeni da klasean egotea, inklusioa, beste umeekin harremana izateko eta besteek ikasi dezaten pertsona guztiak onartzen diskriminazio gerta ez dadin.
Gizarte normalizatu behar da pertsona guztientzako, beharrak dutenentzazt eta ez dutenentzat, esaterako, eskailerak ipini beharrean aldapa ipini, edo biak,... guztientzat.
Blog-an aipatu dudan moduan atzerapen mentala, fisikoa,... duten pertsonak guk ditugn eskubideak berdinak dituzte, pertsonak direlako, baina beste ezaugarriekin.
Nire kasuan, Laudioko APDEMA taldearekin lan egiten dut, igeriketa ematen diet. Haiekin lan egin baino lehen, nire ikuspuntua erabat desberdina zen, ez nien kasurik egiten edo haietaz paso egiten nuen. Baina haiekin lanean hasi nintzenean , aldatu egin zen nire ikuspuntua. Niretzazt aberatsgarria izan da, egunero zerbait ikasten dut, nahiz eta nik ez jakin zer. Bi urte badaramatzat eta oso gustora, barreak botatzen ditugu, baita seriotasuna ere badago... hala ere udalekuetan nagoenean, premia bereziko umeak ere badaude, eta interesa eskatzen haietaz hakitea gehiago eta haiengana hurbiltzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario