domingo, 21 de abril de 2013

Maria y yo (dokumentala)

Miguel, marrazkilaria da eta Mariaren aita. Maria hamabi urteko neskatila da eta autismoa dauka, eta dokumental honetan haien oporretako bizipenak kontatzen ditu. Mariaren gurasoak banandutak daude eta amarekin egoten da egunero, baina aitarekin ere denbora luzea pasatzen du. Miguelentzazt autismoa ondo ulertzeko marrazkien bidez izan da. Normalean Maria eta bere aitaren komunikazio marrazkien bidez da, haien arteko komunikazioa ona izateko eta mundua ulertzeko. Maria 24 orduko laguntza behar du, ama, aitona, neskamea, aita izaten dira berarekin daudenak egunero
. Pertsona hauek, bere egunerokotasunean ez dituzte aldaketarik,ez dituztelako ulertzen eta trebetasun espezialak dituzte, kasu honetan aurpegiak eta izenak gogoratzen, baita hondartzako arearekin jolastea.
Maria, sentimendu bat daukanean ohiuka egiten du.



         

sábado, 20 de abril de 2013

"El chico ciego"

Kasu honetan "el chico ciego" pelikulan ikasten duen ikastetxean dena normalizatuta dago haientzat baina kalera ateratzen direan gizartea ez dago normalizatua, oztopo asko fituzte bizitza normal egin ahal izateko.





Bruno eta Marisol

Bruno
Bruno 32 urteko gazte atsegina da. Dagoeneko badira lau urte parke eta lorategien zaintza-enpresa batean lanean ari dela.
Bere historialean irakur daiteke 7 urte zituela “X ahula”-ren sindromea diagnostikatu ziotela; beti laguntza eta errefortzua jaso izan ditu bere ikasketetan ikastetxeko Gela Berezira joaten zelarik.
Orain egin zaion ebaluazio psikologiko eta sozialaren arabera Brunoren adimen-funtzionamendua batezbestekoarena baino baxuagoa da (59ko adimen-kozientea du,
batezbestekoarena baino baxuagoa 70tik beherakoa jotzen delarik). Inguruneari egokitzeko bere gaitasunari dagokionez, eguneroko etxeko kontuetan agertzen zaigu bakarrik nolabait mugatuta, eta honetan bere amak hartzen duen arduraren (elikatze-,janzte- eta eroste-lanetan) eragina nabarmena da. Gainerako gaitasunetan ez du zailtasun berezirik adierazten: burujabetasunez mugitzen da hirian zehar, osasunarengatiko ardura erakusten du, asteburuetan bere lagun taldearekin irteten da, berak erabakitzen du aisialdian eta eguneroko bizitzan zer nahi duen egin…
Brunoren egokitze-gaitasun guzti hauek baloratu ondoren, Brunori ez zaio adimen-atzerapen (edo urritasun) diagnostikorik eman. Bruno ez da “atzeratua”…bere funtzionamendu intelektuala gaur egun batezbestekoarena baino baxuagoa bada ere.

Marisol
Marisol 21 urte dituen gaztea da eta Down sindromea du. Txikitan mugitze-, hitz egite- eta ikaste-zailtasunak zituela, beti Laguntza Geletan ibili izan da, logopeda saioetara ere eskolatik kanpo joaten zelarik. Orain dela gutxi bere lan-jarduera norantz bideratu jakin nahian egin zaion ebaluazio baten arabera, bere adimen-kozientea 65koa da. Inguruneari egokitzeko ahalmenari dagokionez, Marisol ondo moldatzen da ohiko hezkuntza-edukiekin: irakurri, idatzi eta kalkulu eragiketak arintasun dezentez egiten ditu; halaber, trebe agertzen da eguneroko jarduera oinarrizkoetan, eta bere aisialdian lantzen dituen zenbait zaletasun ere baditu: telebista ikusi eta musika entzun. Hala ere, Marisolek zailtasun nabarmenak ditu hainbat eremutan: Komunikazio momentuan ez du lortzen hau garbia izatea, eta askotan ez du esaten zaiona ondo ulertzen; hirian zehar ez da gai bakarrik ibiltzeko, ezta bere etxe inguruan ere. Arreta berezia eskatzen du osasunari dagokionez: arrisku gehienak ez ditu aurreikusten, horien artean
trafikoarena. Izugarrizko zailtasunak ditu erabakiak hartzeko eta, oro har, bere ekintza guztiak planifikatzeko. Marisol ezagutzen dutenentzat, begi-bistakoak dira ingurune físiko eta sozialarekin harremanetan jartzeko dituen zailtasunak.
Marisoli adimen-atzerapen (edo urritasun) diagnostikoa egokitu zaio. Marisol “atzeratua” da… bere koziente intelektuala Bruno baino zertxobait altuagoa bada ere.


Kasu bi hauek ikusi ostean,autonomoak direla, bata bere zailtasunekin eta bestea beste zailtasunekin, utzi behar diegu autonomia pixkat gauzak egiterako orduan, horrela akatsak edo txarto egiten baldin badute, azkenean hainbat bider ondo edo laguntzarekin eginda ikasiko dute bakarrik egiten. Batzuetan pertsonak ez dira autonomoak, hoiekin bai lagundu edo eraman behar diegu, baina ahal dutenentzat libre utzi behar diegu, bai lan orduan, bai kaletik ibiltzen, ....

viernes, 19 de abril de 2013

Normalizazio printzipioak

Betidanik uste izan da adimen gutxiko pertsonak ez zirela gizarteko benetako partaideak, marjinazio horren ondorioz, adimen urriko pertsonei gainerako hiritarrei baino arreta gutxiago jarri zaie. 

Adimen atzerapenak uneko funtzionamendurako funtzesko mugapenei egiten die erreferentzia. Batez bestekoarena baina nabarmen baxuago den funtzionamendu intelektuala, gehinetan ondoren adierazitako egokitzapen trebetasun arloetako bi edo gehiagoko mugapenekin batera agertu ohi dena, du ezaugarri. Hona hemen arlo horiek: komunikazioa, autozaintza, etxeko bizitza, gizarte trebetasunak, komunitatearen erabilera, autozuzendaritza, osasuna eta segurtasuna, trebetasun akademiko funtzionala, astialdina eta lana.

"normalizazioa"--> atzeratuek eta bere urritasunak onartzea eta bizi baldintza normalak eskaintzea

1-. Jarrera babeslea

Atzeratuek gizartearengandik babestu behar zirela, eta bestetik gizartea atzeratuengandik. Jarrera honen ondorioz, zenbait neurri praktiko ezarri ziren, esaterako, mundu osoan zehar aurki daitezken egoitza izugarriak "ghetoak". Hauen ezaugarriak, babesik eza, metaketa eta langile baliabideetan urritasuna.

2-. Berdintasunaren alde

Adimen - urritasun mota guztiak tratatu daitezkeela esan dezakegu gaur egun, betiere tratamendu hitza bere zentzurik zabalean ulertuz gero. adimen urritasuna ez da bizitza osorako egora bat, behin behinekoa,  baiizk eta berez dinamikoa, hortaz,  hobegarria
Gizaki guztiek dute garatzeko gaitasuna, bai eta gaitasun horiek guztiak garatu ahal izateko bideak edukitzeko eskubidea ere.
3-. Printzipio iraultzailea

Lehengo adimen urrikoa eta oraingo normalizazio printzipioen artean desberdintasun handiak daude, atzeratuentzazt ondorio onuragarriak izan ditu.

4-. Zer da "normala"?
kontzeptu honen interpretazioa herrialde bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da, gizarte, kultura eta erlijioaren arabera, baina pertsonak egiten dituzten eginkizunak egin ahal izatea.

5, 6-. Etxebizitza izateko eta hezkuntzarako eskubidea

Etxebizitza izatea eta hezkuntzarako eskubidea izatea haiek autonomoak izango dira, haien soldata edukiz,gauzak antolatzeko era pertsonalak...

7-. Aisialdi-eskubidea
Lanetik kanpo ekintza egiteko eskubideak daukate, kirola,jolasak, txangoak,...

8-. Tratamendu berezia izateko eskubidea
Jasaten duten marjinazioa kaltegarria zuzentzea,printzipio horretatik abiatuz konpon daitezke atzeratuen tratamenduaren inguruko arazo guztiak.
atzeratuek ez daude gaixoorik baina "gaixotu egin daitezke" eta gaixotasun psikiatrikoak ere izan ditzakete.
9-. Jarduerak berezi
Integratze prozesuak, normalizazio printzipioak plikatu ondoren ekarriko duen metodoa izango da.

  •   Premia bereziko pertsonek bizi kalitateko baldintzak behar dituzte, bizi kalitate on bat edo bizitza normala behar dute, horrela aurrera joango dira eta ez dira egongo atzeratuak, ezta baztertuak,... Horretarako haien bizitzan ezaugarri hauek bete behar dira: 
- ongizate fisikoa
- ongizate emozionala
- erlazio interpertzonalak
- gizartean inklusibitatea
- garapen pertsonala
- ongizate materiala
- autodeterminazioa
- eskubideak izatea
  • Eskola inklusiboak dituen bost postulatuen artean, guztiak behar dira, hau da, eskola batean premia berezi dituzten umeentzazt ezaugarri hauek behar baten moduan dira haien hezkuntza ona izateko.
 "ATZERATUEK", GIZARTEKO ESKUBIDE OSOKO KIDEAK DIRA!!!!!






lunes, 1 de abril de 2013

Experimentation asteak

Bi aste hauetan Ikastetxearen Antolakuntzan eta Eskola Inklusioboaren Oinarriak elkartu dira Experimentation asteak egiteko. Hasieran, nire taldea galduta zegoen ez genekielako zer egin behar zen eta galdetzen genion beste taldeei, haiek gu bezala, ideiarik ez. Azkenean, lortu genuen ulertzea eta hasi ginen pentsatzen ze gairekin hasiko ginen lan egiten. Gure kasuan, proiektua umeekin lantzeko. Proiektu honetan pentsatu genuen umeak protagonistak izateko, hau da, elkarlana sustatzeko, eraldatu genituen gauza batzuk, ume etorkinak eta behar bereziko umeak kontuan hartuta.

Proiektu honetan,  irakasleak lehenengo asanbladan behin eta berriro azalduko die umeei zer egingo den, nola egingo dugun,... gero arazoak ez egoteko, 5 urteko umeekin egiteko zaila delako.

Umeak irakasle laguntzarekin gai bat aukeratuko behar zen, gai horretako informazioa bilatu behar dute, horretarako klasea talde txikitan banatzen da. Talde bakoitzak gai horri buruz informazioa bilatuko du, informazio horrekin zerbait sortu behar dute, gero besteei erakusteko.

Umeek gai izan behar dira, proiektu honetan transmititu diren arauak eta baloreak bere bizitzan ezarri behar dituzte. Gai hau lantzeko HIPI, aholkulari, orientatzaile,... laguntza behar baldin bada, egongo da.

 Amaierako asanbladan talde txikietan pentsatuko dute zer ikasi duten ondo atera den,... gelo klase osoan esateko eta irakasleak baloratu dezan.

Lan hau burutzeko umeek hainbat estrategia erabili behar izan dituzte,

- Elkarrekintzaren norabideaz informatzea: “Honen ondoren
hauxe egingo dugu”...

-  Ikasleen ekarpenak irakaslearen diskurtsoan txertatzea.
Ikasleen ekarpenak, literalki, parafraseatuz edo birfomulatuz eranstea.
( estrategia honetan azpimarratu behar den alderdia motibazioarena
da, estrategia honen bidez irakasleak egindakoa onartuz prozesuan
aurrera jarraitzea bultzatu nahi du).


- Ezagutza partekatutzat hartzea. Ikasgelan irakaslea eta ikasleak
burutzen ari diren ekintzei batera egiten ari direla erakustea “gu”;
“gure”...


- Ezagutza berriak jasotzen eta bereganatzen laguntzeko
estrategiak Estrategia honen helburua ondoko hau da: Ikasleek gero
eta irudikapen aberatsagoak, konplexuagoak eta edukien bertsiotik
hurbilagoak lortzea.


- Ikasleen ekarpenak berriz elaboratzea. Ikasleek egiten dituzten
ekarpenak antolatzea, zuzentzea eta zehaztea.


- Izen zientifikoak edo arautuak ematea (metahizkuntza)


- Hizlarien erreferentzia ikuspuntua aldatzea: aztertzen ari den
objektua identifikatzeko eta arreta fokalizatzeko.


- Adierazpen batzuren laburpena egitea
 

- Sintesiak egitea

- Ikasitakoaren aplikazioa bideratzea