viernes, 19 de abril de 2013

Normalizazio printzipioak

Betidanik uste izan da adimen gutxiko pertsonak ez zirela gizarteko benetako partaideak, marjinazio horren ondorioz, adimen urriko pertsonei gainerako hiritarrei baino arreta gutxiago jarri zaie. 

Adimen atzerapenak uneko funtzionamendurako funtzesko mugapenei egiten die erreferentzia. Batez bestekoarena baina nabarmen baxuago den funtzionamendu intelektuala, gehinetan ondoren adierazitako egokitzapen trebetasun arloetako bi edo gehiagoko mugapenekin batera agertu ohi dena, du ezaugarri. Hona hemen arlo horiek: komunikazioa, autozaintza, etxeko bizitza, gizarte trebetasunak, komunitatearen erabilera, autozuzendaritza, osasuna eta segurtasuna, trebetasun akademiko funtzionala, astialdina eta lana.

"normalizazioa"--> atzeratuek eta bere urritasunak onartzea eta bizi baldintza normalak eskaintzea

1-. Jarrera babeslea

Atzeratuek gizartearengandik babestu behar zirela, eta bestetik gizartea atzeratuengandik. Jarrera honen ondorioz, zenbait neurri praktiko ezarri ziren, esaterako, mundu osoan zehar aurki daitezken egoitza izugarriak "ghetoak". Hauen ezaugarriak, babesik eza, metaketa eta langile baliabideetan urritasuna.

2-. Berdintasunaren alde

Adimen - urritasun mota guztiak tratatu daitezkeela esan dezakegu gaur egun, betiere tratamendu hitza bere zentzurik zabalean ulertuz gero. adimen urritasuna ez da bizitza osorako egora bat, behin behinekoa,  baiizk eta berez dinamikoa, hortaz,  hobegarria
Gizaki guztiek dute garatzeko gaitasuna, bai eta gaitasun horiek guztiak garatu ahal izateko bideak edukitzeko eskubidea ere.
3-. Printzipio iraultzailea

Lehengo adimen urrikoa eta oraingo normalizazio printzipioen artean desberdintasun handiak daude, atzeratuentzazt ondorio onuragarriak izan ditu.

4-. Zer da "normala"?
kontzeptu honen interpretazioa herrialde bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da, gizarte, kultura eta erlijioaren arabera, baina pertsonak egiten dituzten eginkizunak egin ahal izatea.

5, 6-. Etxebizitza izateko eta hezkuntzarako eskubidea

Etxebizitza izatea eta hezkuntzarako eskubidea izatea haiek autonomoak izango dira, haien soldata edukiz,gauzak antolatzeko era pertsonalak...

7-. Aisialdi-eskubidea
Lanetik kanpo ekintza egiteko eskubideak daukate, kirola,jolasak, txangoak,...

8-. Tratamendu berezia izateko eskubidea
Jasaten duten marjinazioa kaltegarria zuzentzea,printzipio horretatik abiatuz konpon daitezke atzeratuen tratamenduaren inguruko arazo guztiak.
atzeratuek ez daude gaixoorik baina "gaixotu egin daitezke" eta gaixotasun psikiatrikoak ere izan ditzakete.
9-. Jarduerak berezi
Integratze prozesuak, normalizazio printzipioak plikatu ondoren ekarriko duen metodoa izango da.

  •   Premia bereziko pertsonek bizi kalitateko baldintzak behar dituzte, bizi kalitate on bat edo bizitza normala behar dute, horrela aurrera joango dira eta ez dira egongo atzeratuak, ezta baztertuak,... Horretarako haien bizitzan ezaugarri hauek bete behar dira: 
- ongizate fisikoa
- ongizate emozionala
- erlazio interpertzonalak
- gizartean inklusibitatea
- garapen pertsonala
- ongizate materiala
- autodeterminazioa
- eskubideak izatea
  • Eskola inklusiboak dituen bost postulatuen artean, guztiak behar dira, hau da, eskola batean premia berezi dituzten umeentzazt ezaugarri hauek behar baten moduan dira haien hezkuntza ona izateko.
 "ATZERATUEK", GIZARTEKO ESKUBIDE OSOKO KIDEAK DIRA!!!!!






2 comentarios:

  1. eta honi gaineratzen badiogu honako definizioa: https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmNUd6V08wcW9QNUU/edit?usp=sharing

    ezinbestekoak dira egokitzapen trebetasunen arloak (bizi kalitatea) landuak izatea, beraz...

    nolako postulatuak ditu eskola inklusiboak, non eman daitezke aldaketak?

    ResponderEliminar
  2. bruno eta marisol, zer gertatu zaie...
    https://docs.google.com/file/d/0By9NCqcvc4MmRmVjRjlpbUdIZmc/edit?usp=sharing

    ResponderEliminar